Sareko salmenten baldintza orokorrak
Sarrerakoa
Honako baldintza hauek ezarri dituzte, batetik, Emeberhiru bitxiak —Donibane 9, behea 20800 Zarauz Gipuzkoa—, bestetik, Interneteko www.emeberhiru.com webgunean erosketaren bat egin nahi duen edozein pertsonak, zein aurrerantzean ‘erabiltzaile’ deituko baita. www.emeberhiru.com webgunearen bidez, bere produktuen berri ezagutarazten du Emeberhiru bitxiak, eta haiek erosteko aukera ematen.
Webgunearen edukia eta helburua kontuan izanik, hango zerbitzuei etekina atera nahi duen edonork ‘erabiltzaile erregistratu’ izaera lortu beharko du. Horretarako, erregistro orria bete beharko du, eta gero Emerbehiru bitxiak posta elektronikoz bidaliko dizkion jarraibideak bete beharko ditu. Erabiltzaile erregistratu izateak berekin dakar webgunera jotako unean sarean argitaraturiko Baldintza Orokorrak onartzea.
Nolanahi ere, webgune horretan bertan badira hainbat orri, bai erregistratu gabeko pertsona fisikoentzat edo juridikoentzat, bai inolako produkturen erosketa abiarazi ez dutenentzat. Alde horretatik, webguneko orri horietara jotzen duten erabiltzaileak behartuta daude honako Baldintza Orokor hauetan jasotako epe eta baldintzak betetzera, hori aplikagarri izan dakien neurrian.
1. artikulua – Helburua
Honako baldintza hauen helburua da definitzea Emerbehiru bitxiak-en eta erabiltzailearen arteko salmenta motak, hala eskaerak nola zerbitzuak, ordainketak nahiz entregak.
Honako baldintza hauek arautzen dituzte eskaera egin ahal izateko urrats guztiak, eta eskariaren jarraipena bermatzen diete alderdi kontratugileei.
2. artikulua – Eskaera
Webgunean aurkezturiko produktuen fitxen bidez egin ahal izango du eskaera erabiltzaileak.
Lehengo bezeroa bada, erabiltzaileak hainbat argibide eman beharko ditu eskaera egiteko: erabiltzaile izena eta pasahitza, zeina bere-berea bakarrik baita.
Bezero berria bada, galdetegi bat bete beharko du, ‘Erregistratu’ atalean sartuta. Atal horretan, erabiltzaile izena —bakarra izango baita— eman beharko du, eta harremanetan jartzeko oinarrizko datuak bete beharko ditu.
Eskaera egiteak berekin dakar erabiltzaileak erabat eta oso-osorik onartu dituela salgai jarrita dauden produktuen prezioak eta ezaugarriak, eta haien salmenta baldintza orokorrak; horiek bakarrik izango zaizkio aplikagarri horrela egindako kontratuari.
Gai horren inguruan inolako gorabeherarik sortuz gero, zilegi izan liteke aldatzea eta hainbat berme aplikatzea —geroago zehaztuko diren horiexek—.
Baldin eta salgaiak eskueran baditu, Emerbehiru bitxiak-ek eskarien inguruko izapideak egingo ditu. Produkturik eskueran izan ezean, Emerbehiru bitxiak-ek lehenbailehen jakinarazi beharko dio horren berri erabiltzaileari .
Eskaerak formalizatzea:
Behin eskaera formalizatuta, alegia, behin erosketa baldintza orokorrak onartuta eta erosketa prozesua egiaztatuta, Emerbehiru bitxiak-ek mezu elektroniko bat bidaliko dio betiere erabiltzaileari, egindako erosketari buruzko xehetasunak baieztatuz.
3. artikulua – Entrega
Emerbehiru bitxiak-ek konpromisoa hartzen du dena delako produktua egoera ezin hobean entregatzeko erabiltzaileari, hark eskaera orrian adierazitako helbidean. Entrega behar bezala egin ahal izateko, estimatuko genuke helbide horretan norbait izatea, ohiko lanorduetan, eskaera jasotzeko.
Emerbehiru bitxiak-ek konpromisoa hartzen du dena delako produktua egoera ezin hobean entregatzeko erabiltzaileari, hark eskaera orrian adierazitako helbidean. Entrega behar bezala egin ahal izateko, estimatuko genuke helbide horretan norbait izatea, ohiko lanorduetan, eskaera jasotzeko.
Posta bidezko entrega: halakoetan, ohar baten bidez jakinaraziko diote erabiltzaileari paketea aste biren buruan iritsiko zaiola, gutxi gorabehera. Postetxeko biltegian, gehienera jota hamabost egunean edukiko dute paketea. Behin epe hori igarota, Emeberhiru bitxiak-en bulegoetara itzuliko dute.
Baldin eta Emeberhiru bitxiak-eki egotz badakioke eskarien entrega atzeratu izana, erabiltzaileak atzera bota ahal izango du eskaria, 6. b. atalean azaldutako prozedurari jarraiki, zeina atzera egiteko eskubideari baitagokio. Ez da atzerapentzat hartuko garraio enpresak garaiz jarri badu eskaria erabiltzailearen eskueran, baina hari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik ezin entregatu izan badute.
Bidean dagoen eskari bati kontu egiteko, erabiltzaileak bezeroaren Emeberhiru bitxiak-en telefono zenbakira jo dezake ((+34) 699 01 22 49), 09:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera.
4. artikulua – Ordainketa
Emeberhiru bitxiak-ek hainbat ordainketa modu jartzen dizkio aukeran erabiltzaileari:
a) Banku txartel bidezko ordainketa:
Ordainketa egiteko, zenbait datu sartu behar dira: txartelaren zenbakia, iraungitze eguna eta segurtasun-kodea (txartelaren atzealdean agertzen diren hiru digitu).
Ordainketa mota honekin, unean bertan bideratuko da eskaria.
Txartel mota hauek onartzen dira: Visa, Visa Electron, Mastercard eta Maestro.
Bermatzen dizugu emeberhiru.com webgunean egindako transakzio guzti-guztiak zeharo seguruak direla. Ingurune seguru baten bidez egiten ditugu norbere datuak edo bankuari dagozkionak ematea eskatzen duten eragiketa guztiak. emeberhiru.com-ek zerbitzari seguru bat darabil, SSL Secure Socked Layer izeneko segurtasun estandarreko tekonologia edo protokoloa. Alegia, zuk bidaltzen diguzun edozein informazio kodetua dabil sarean zehar.
Halaber, Emeberhiru bitxiak-ek adierazi nahi du ez duela modurik zuk erabiltzailearen ordainketa moduari buruzko datu isilpekoak eskuratzeko, eta, beraz, ez eta haiek gordetzeko ere. BBVA eta Redsys Servicios de Procesamiento. SL-ak bakarrik eskuratu ditzakete datu horiek, ordainketak eta kobrantzak kudeatu ahal izateko; ordea, eskuragaitzak dira hirugarren batzuentzat. Beraz, bezeroaren kreditu txartelari buruzko daturik ez da geratzen erregistraturik Emeberhiru bitxiak-en inongo datu basetan, bankuaren saltokiko terminalera doaz zuzenean.
b) Transferentzia bidezko ordainketa:
Ordainketa modu gisa banku transferentzia aukeratuz gero, eskaera egin izana egiaztatzeko mezu elektronikoan adieraziko diote zein kontu zenbakitan egin beharko duen banku transferentzia, Emeberhiru bitxiak-en izenean.
Garrantzitsua da, oso, mezuaren gaian adieraztea eskaeraren zenbakia, eta izen-abizenak.
Transferentziaren egiaztagiria posta elektroniko bidez bidali beharko da info@emeberhiru.com helbide elektronikora. Eskaera ez da egindakotzat hartuko harik eta emeberhiru bitxiak-en ez den jasotzen transferentzia egin izandako banku egiaztapena.
5. artikulua – Prezioak
Prezioek beren barnean dute BEZa, eta horien gainean aplikatuko zaizkie aplikagarri zaizkien zerga zeharkakoak. Prezio guztiak eurotan daude. Ez daude prezio horien barne, hala ere, produktuen bidalketari dagozkion gastuak, horiek aparte zehaztuko dizkiote erabiltzaileari, eta hark onartu egin beharko ditu.
Eskaera egindako egunean aplikagarri zaion BEZa hartuko da aintzakotzat. Produktuen prezioak aldaraziko ditu aplikagarri zaizkien BEZ motan izandako edozein aldaketak.
Erosketa baliotzeko unean indarrean dauden prezioak aplikatuko dira. Unean uneko edozein baldintzak hala eskaturik, baina, berrikusi edo aldatu egin ahal izango dira www.emeberhiru.com webgunean ageri diren prezioak.
6.a. artikulua – Bermeak
Artikulu bakoitzaren ekoizleek emandako bermearen onuradun izango dira Emeberhiru bitxiak-en bezeroak.
Berme horren barruan ez dira sartuko materiala oker erabiltzeak edo manipulatzeak ekarritako akatsak edo kalteak, ez eta hura eskuarki erabiltzeak eragindako higatzeak ere.
Argibide zehatzagorik nahi izanez gero, jo betiere gure Bezeroaren Arretarako Zerbitzukoen aholku espezializatuaren eske.
6.b. artikulua – Atzera egiteko eskubidea
Dena delako arrazoia dela-eta ez bazaude kontent jasotako eskariarekin, 14 lanegun izango dituzu itzultzeko, eskaria jasotako egunetik kontatzen hasita —urtarrilaren 15eko 7/1996 Legearen, Txikizkako Merkataritzaren Antolamendurakoa eta abenduaren 19ko 47/2002 Legeak aldaturikoa denak, 44. artikuluan jasotzen duenez—.
Horretarako, baldintza egokietan helarazi besterik ez diguzu produktua, jatorrizko enbalaje eta guzti, bermeak, etiketak ere barne direla. Bezeroaren kontura izango da itzulketa gure biltegiraino bidaltzea; produktua aldatu nahi izanez gero, ordea, ez duzu ordaindu beharko hurrengo eskaeraren bidalketa gasturik.
Garrantzitsua da, oso, itzuli edo aldatu nahi duzun/dituzun produktu hori/horiek behar bezala enbalatuta bidaltzea guri. Behar bezalako enbalajerik ez dutelako produktuek inolako kalterik izaten badute, ez dugu onartuko itzulketarik.
Behin salgaia gure biltegian jaso eta aurreko baldintza horiek guztiek betetzen direla egiaztatuta, emeberhiru.com-en onartu egingo du produktu itzulia, eta haren zenbatekoa ordainduko dio atzera bezeroari, hark erabilitako ordainketa moduaz baliatuta, eta, hala badagokio, beste produktu bat bidaliko diote:
a. Ordainketa kreditu txartel bidez egindakoa bada, kreditu txartel horrexetan sartuko diote itzuli beharreko zenbatekoa.
b. Ordainketa transferentzia bidez egindakoa bada, kontu zenbaki bat eskatuko diote itzuli beharreko zenbatekoa hantxe sartzeko.
Oharra. Itzuli edo aldatu nahi duzun produktua behin gurean jasota, gehienez ere hurrengo hogei egunen buruan itzuliko dizute zenbatekoaren ordaina. Kreditu txartel bidez ordaindu baduzu, kontuan izan zure bankuak ez dizula hurrengo hilera arte agerraraziko saldoan itzulketaren zenbatekoa.
Zerbait aldatu edo itzuli nahi izanez gero, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat info@emeberhiru.com helbidera edo dei iezaguzu (+34) 699 01 22 49 telefonora, eskariaren erreferentzia eta zergatik itzuli nahi duzun adierazteko.
Kontuan izan emeberhiru.com-ek ez duela onartuko garraio kostua ordaintzeko duen bidalketarik; inolako aldaketarik egin aurretik, jar zaitez harremanetan emeberhiru bitxiak-ekin.
Hala ere, itzultzeko arrazoiren bat hauetakoa baldin bada, Emeberhiru bitxiak-ek hartuko ditu bere gain banaketa gastuak:
• Ontzikia, kanpotik, hondatuta dagoela ikustea. Banatzaileari, une horretan bertan jakinarazi behar zaio itzuli egin nahi dela dokumentu bat betez.
• Eskaria ireki eta barruko edukia hondatuta dagoela. 24 ordu daude mota honetako intzidentzien berri jakinarazteko.
• Eskatutakoa ez badator bat jasotakoarekin. 24 ordutan jakinarazi beharko da itzuli nahi dela. Halakoetan, beste bidalketa bat jasoko du, eskatutako produktu zuzenarekin, eta garraio kostuak
Emeberhiru bitxiak-ek hartuko ditu bere gain.
Itzultzeko arrazoia ez bada horietakoren bat, edo itzultzeko eskaera egiteko epea gainditzen bada, itzulketa onartuko da, baina banaketa kostuak eroslearen kontura joango dira.
– Aldaketetan, prezio desberdinak:
Eskari berriaren zenbatekoa artikulu itzuliena baino handiagoa bada, erabiltzaileak ordaindu beharko du aldea.
Aldiz, eskari berriaren zenbatekoa hasierako zenbatekoa baino txikiagoa bada, Emeberhiru.com-ek itzuliko dio aldea erabiltzaileari, txeke baten edo banku transferentzia bidez.
– Aldatzeko edo itzultzeko eskaera:
Aldatzeko edo itzultzeko eskaria Euskal Herriko Plazarekin harremanetan jarriz bete beharko da —telefonoz (+34) 699 01 22 49, emeberhiru.com webgunearen bitartez— kontaktua atalean. Han, itzuli nahi diren artikuluen erreferentzia, eskariaren erreferentzia eta arrazoiak azalduko dira. Emeberhiru bitxiak-ek bidaliko ditu eroslearen etxera, jaso beharreko paketearen bila. Erosleak, berriz, gertuen duen jasotze puntu batean utzi ahal izango du paketea. Emeberhiru bitxiak-ek emango die jasotze puntuen helbidea, (+34) 699 01 22 49 telefonora deituz.
Kontratu bidezko berme baten mende daude artikulu guztiak, baina lege bermea eragotzi gabe.
Behin eskaera Internet bidez eginda, kontratua etetea erabakiz gero, bere burua argi eta garbi ezagutarazi beharko du bezeroak. Horretarako, (+34) 699 01 22 49 telefono zenbakira deitu eta datu hauek eman beharko ditu: izen-abizenak, bezero zenbakia, erosketa noiz egin eta ordaindu duen; horrela, berehala jakinaraziko diote eskaera baliogabetu dezakeen.
7. artikulua – Sinadura eta proba
Erabiltzaileak ez badu erabiltzaile izen erregistraturik, izena emateko prozedura bat bete beharko du, eta horri esker ezagutarazi ahal izango du bere burua bezero moduan.
Izen hori norberarena da bakar-bakarrik.
Banku txarteleko zenbakian sarean eman eta eskaera behin betiko baliotu izana hartuko dira eskariaren frogatzat, legezko xedapenek ezarritakoaren arabera, eta horren bidez eskatu ahal izango dira eskaera aginduan agertzen diren zenbatekoak.
Baliotze hori hartuko da webgune horretan sarean egindako eragiketa guztien sinadura eta onarpen gisa.
8. artikulua – Erantzukizuna
Emeberhiru bitxiak-ek bitartekari gisa jarduteko betebeharra bakarrik du, besteak beste, webgunean sartu, eskaera egin, entregak bermatu edo ondorengo zerbitzuak emateko orduan.
Emeberhiru bitxiak ez du bere gain hartzen inolako bermerik edo erantzukizunik, Interneteko sarea erabiltzeak ekarritako eragozpenak edo kalteak direla eta: batez ere, zerbitzu bat eteteak, kanpotiko sarraldi batek edo birus informatikoak agertzeak, edo jurisprudentziak ezinbestekotzat jotako edozein egintzak ekarritakoak.
9. artikulua – Hitzarmen erabatekoa
Honako salmenta baldintza hauek alderdi bien arteko hitzarmen erabatekoa esan nahi dute. Honako kontratu honetako klausuletako bat baliogabea balitz, eskubide osoz, lege nahiz arau aldaketa bat edo lege ebazpen bat dela bitarteko, horrek ez lioke inolako ondoriorik ekarriko kontratu honetako gainerako artikuluei.
Adingabeak:
Adingabeek webguneko zerbitzuak erabili nahi badituzte, gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena behar dute; eta haiek izango dira adingabeek egin ditzaketen kalteen arduradun. Hortaz, gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek erantzukizun osoa izango dute adingabeek kontsultatu ditzaketen edukien eta zerbitzuen gainean.
10. artikulua – Iraupena
Honako baldintza hauek aplikatuko dira Emeberhiru bitxiak-ek eskainitako zerbitzuek sarean jarrita dirauten bitartean.
11. artikulua – Proba
Erregistro informatizatuak segurtasun baldintza egokietan gordeko dira Emeberhiru bitxiak-en eta haren bazkideen sistema informatikoetan, eta horiek hartuko dira alderdi bien artean izandako komunikazioen, eskarien eta ordainketen frogatzat.
12. artikulua – Transakzioak gorde eta artxibatzea
Euskarri fidagarri eta iraunkor batean artxibatzen dira eskaerak eta fakturak, kopia leiala eta iraunkorra izan dezaten.
13. artikulua – Lege aplikagarria eta eskumena
Legezko ohar hau Espainiako legeriaren mende dago. Erabiltzailearen eta Emeberhiru bitxiak-en arteko edozein auzi edo desadostasun izanez gero, Zarautzeko (Gipuzkoako) epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren eta eskumen esklusiboaren mende jarriko dira.